Gorka Txapartegi
Gorka Alamedako sukaldaria da. Hondarribian jaio zen 1969ko abuztuaren 12an, eta hiru anaietatik zaharrena da. Mikel eta Kepak agintzen dute gure bigarren etxea, Sutan.
Gorkaren lehen urratsak, sukaldean, Alamedan izan ziren. Oso txikitatik hartu zuen produktuarekiko errespetua eta Julia Ruiz de Arbulo azafatak bere eltzeetan jartzen zuen maitasuna. 14 urte zituela, jada tabernan laguntzen ari zen.
Gorkaren nahia Sukaldaritza ikastea zen, baina Eskolan plazarik ez zegoenez, Gipuzkoako Ostalaritzako Goi Eskolan Enpresa Zuzendaritzan eta Marketinean matrikulatzea erabaki zuen. Atzerapauso horrek ez zuen amaitu sukaldaritzan trebatzeko gogoa eta, 17 urterekin, Irungo Jaizubia jatetxean praktikak hasi zituen, ikasketekin uztartuz. Bere sukaldean kudeaketaren eta antolaketaren garrantzia barneratu zuen, Gorkarentzat hazkunde pertsonal garrantzitsua suposatu zuena.
Jatetxe honetan urte eta erdi eman ostean, Oiartzungo Zuberoa jatetxean (2 Michelin izar) taldean sartu zen, eta bi urte eta erdiz aritu zen lanean. Hilario Arbelaitzek sukaldaritza ikusteko modua aldatu zuen, produktuarekiko errespetuaren bitartez, errezeta liburu eguneratu batekin, eta familian oinarritutako filosofia batekin. Gorkak bere irakasle nagusitzat hartzen du Hilario, eta asko dira Gorka bere ikasle nagusitzat jotzen duten ahotsak.
Alamedako sukaldearen ardura hartu aurretik azken geldialdia Lasarteko Martín Berasategi jatetxean (3 Michelin izar) izan zen, eta bertan 4 hilabete eman zituen. Martinen lanerako gaitasuna eta ezagutza izan ziren Gorkak etapa honetatik eraman zituen ikaskuntza nagusiak.
Bidaia aberasgarri honen ostean, 1991n Gorkak hartu zuen Alamedako sukaldearen ardura Mikel eta Kepa anaiekin, Kontxi amatxoarekin eta izeko Maribirekin. Ikasitako guztiarekin, errezeta tradizionaletan oinarritutako sukaldaritza bat eboluzionatu zen pixkanaka. Eta aitorpenak iritsi ziren:
- 1997an Gorka Sukaldari Gazteen Espainiako txapelduna izan zen. Urte horretan bertan, Alamedak Michelin izar bat eta Repsol 2 eguzki lortu zituen.
- 2010ean Urteko Sukaldari izendatu zuen Euskal Gastronomia Akademiak.
- 2013an Chef Millesime saria eman zioten.
Sari hauek arduraz ospatzen ditugu, eta gure begiak beti arreta jarrita egunero lan egiten dugun aitorpen nagusian: gure etxea bisitatzen duten mahaikideen asebetetzea.
80 urte baino gehiago bidasoa sukaldaritza
Alamedak Hondarribiko jatetxe familiarra izaten jarraitzen du, Bidasoaren ertzean. Gure irakaslea Julia izan zen lurra eta sukaldearen arteko distantzia zenbat eta laburragoa izan, orduan eta hobeto irakatsi ziguna. Sukaldaritza ulertzeko modu hau 1942tik dago indarrean gure etxean, eta denbora honetan guztian, poztasun handia eman digu.
Julia Ruiz de Arbulok Tomás Lizasorekin batera (familiako 1. belaunaldia, Aitonak) hartzen du jatetxearen ardura, XVIII. mendeko eraikin batean kokatua.
Gorka Txapartegi, Julia eta Tomásen biloba, Alamedako sukaldearen agintea hartzen du.
Alamedak Michelin izarra lortu du, eta Repsolen bi eguzki.
Berrikuntza handia egin genuen, jatetxeko instalazioak hobetuz eta handituz.
Berritze berria, dekorazioa modernizatuz eta jangelara berotasuna jarriz.
Alameda taberna berriro ireki genuen, herri sukaldaritzarekin eta Hondarribirekin batzen gaituen lokarri hori.
Sutan, espazio berria, Hondarribiko Hiruzta upategian ireki genuen, gure ekitaldi gune bihurtzen dena.