Ez daude bi ezkontza berdin
Ezkontzeko momentuan, ezerk ezin du hutsik egin. Sutan-etik gure konpromisoa, zuen eguna zuek nahi duzuen bezelakoa izatea da.
Zer da Sutan?
Sutan erretegia Alameda jatetxeko Txapartegi anaiak eta Hiruzta upategiko Rekalde aita-semeen bat-egitetik jaiotzen da. Bidasoako bi familia, belaunaldietan zehar, bertako sukaldaritza errespetuz praktikatu duena eta txakolinaren mundua ondo ezagutu eta maitatzen duena; tradizio gastronomikoa eta ardogintza, harmonia perfektu batean nahasiak.
Sutaneko sukaldaritza bertakoa eta sasoikoa da: hurbileko baserrietako barazkiak, bertako arrainak, onddoak, haragiak, gaztak... zuzenean parrilara eramanak eta gure txakolinarekin uztartuak. Bidasoako Sukaldaritza izateko eta sentitzeko modua da.

Edukiera
200 lagun arte.
Menua
Guztiz pertsonalizagarria.
Guneak
Jangela, terraza, taberna eta lorategia.
Zerbitzuak
Parrila, Urdaiazpikoa, cocktail-a, bertako gazta-mahaia, ostrak, musika, loreak e.a.
Zure ezkontza perfektuaren kide izan nahi dugu.
Bidasoako sukaldaritzaren funtsarekin, bertako produktuekin eta maitasun guztiarekin. Zure eguna guztiz berezia izan dadila, tradizioa eta ezustekoa eskutik joan daitezela, horixe da zuretzako nahi duguna. Produktuaren identitatea mantentzen dugu, itsasotik edo lurretik, sutara zuzenean, eta den-dena, zuen beharretara egokitua. Guztia zaintzen dugu, azken xehetasuneraino, zure ezkontza gure ezkontza ere bada eta.
Zuk zure ezkontza amesten duzu eta guk egi bilakatzen.
Espazio zabal bat daukagu zuretzako, naturaz inguraturik, 200 bat gonbidatu arte modu esklusiboan har ditzakena. Zeremonia gure lorategian ospa dezakezu, 14 mahasti-hektareaz inguraturik eta Euskal Herriko mendirik zaharrena aurrez-aurre duzularik: Aiako Harriak. Gure ongi-etorri cocktail-a ezkur-urdaiazpikoz edo dastaketa ezberdinekin ( ostrak, gazta...) luza dezakezu adibidez. Guk eskainitako menuren bat aukera dezakezu edo zure gustuko bat diseinatu, plater ezberdinak konbinatuz. Azkenik, eta eguna amaitzeko, buffet moduko afari bat, zure gonbidatuak txundituta uzteko.
Hitz egingo dugu?
Jarri zaitez gurekin harremanetan galdetegi honen bitartez
Kontaiguzu nola nahi dezun zure egun handia izatea eta guk errealitate bihurtuko dugu.