Restaurante Alameda1024

Alameda jatetxean lan egiteko modu bat dugu, sentitzeko eta geure lanbidea bizitzeko tankera berezi bat. Zatoz , eta hobeto ezagutuko gaituzu.

Txapartegi anaiak dira Hondarribiko Alameda jatetxea zuzentzen dutenak: Mikel, Kepa, eta Gorka. Horiekin batera, talde gazte dago laguntzen, eta haiek gabe ezinezkoa litzateke enpresa aurrera eramatea.

035-036

1. Zehaztu ahal didazue zein lan egiten duen bakoitzak jatetxean?
G/ Mikel jangelaren arduraduna da, nire izeba Marivi eta Edurekin batera. Kepa eta biok sukaldearen martxaren ardura dugu, baina egia esan, hemen denok denetik egiten dugu.

2. Nola definituko zenukete Alameda jatetxearen arima hitz gutxitan?
G/ Produktuari begirune handia diogu, eta bertako giroa etxekoi eta hurbila da.

3. Zein dira gustukoen dituzuen platerak? Eta zein da gutxien atsegin duzuena?
Guztiak/ Zortea dugu, izan ere sasoiko produktu onenak ditugu eskura, eta egia esan denetara moldatzen gara, eta jakin-min hutsagatik besterik ez bada ere dena probatzen dugu.

4. Gustukoa duzun sukaldari bat?
G/ Oso sukaldari onak ditugu inguruan, baina Hilario Arbelaizek, nire maisua izanak, izugarri eragin nau. Nire ustez zailena plater tradizionalekin abangoardia egitea da.

5. Zein da duzuen bezerorik onena?
M/ Aholkuak onartzen dituena. Horrela hobeto erakusten diogu zer den Alameda jatetxea.

6. Sasoiko plater bat?
G/ Orain, udan, Hondarribiko atuna zitrikoekin marinatua

033-034 031-032

7. Postreren bat?
K/ Hotz antzeko zerbait, adibidez gazta freskoz egindako izozkia laranja mingotsarekin.

8. Zer irabazi du Alameda jatetxeak berrikuntza berriarekin?
Guztiak/ Erosotasuna eta Goxotasuna. Bezeroa etxean bezala sentitzen da. Gure ilusioa handitu egin da, eta horrek sormena handitzen digu.

9. Nola deskribatuko zenukete Alamedako sukaldaritza?
Guztiak/ Sustraiak dituen sukaldaritza da, baina era berean berria da. Sukaldean egiazkoa dena bilatzen dugu. Gure hornitzaileak bereziki zaintzen ditugu, eta inguruko produktuarekiko begirune handia dugu. Hondarribiko jakiak erabiltzen ditugu batez ere, eta geure baratza ere badugu.

10. Lortu nahi duzuen helbururen bat badago?
Guztiak/ Taldean lan egitea eta familia osoa garatzea, ez dugu banakako erronkarik. Gure inguruarekiko lotura izan nahi dugu, betiko zaporeak galdu gabe aurrera egin.

error: Content is protected !!