Ezkontzak

011-012

Izan ere, badakigu batzutan ez dela batere erraza zuen ezkontza zuek nahi dezuen bezala ospatzea. Besteen kritikek, arazo eta zalantzak sor ditzazkete, beraz, gure bikoteak “all in one” delakoa Alamedan egitera animatzen ditugu.
Zergatik ez ezkondu zure ezkontza ospatuko duzun jatetxeko lorategian bertan? Denbora irabazi eta zuen gonbidatuek erosotasunean irabaziko dute.

013-014

Alamedan eguneko une honetako zaleak gara. Zoriontzeko unea eta elkarrizketarakoa, aperitibo mota ezberdinez laguntzea gustoko deguna.

Betiko kroketa eta txirla beteetatik, sasoiko produktuekin eginiko krema selekzio bat arte, zapore eta testura berri eta bitxiak dituzten produktu berriekin jendea harritzeko tartea bilatzen degu ere. Azken finean, jardunaldia eta menu nagusiarekin hasteko modurik egokiena.

017-018

Alamedan egiten degun gomendio nagusia hauxe da: menu nagusia gehiegi ez betetzea eta sasoiko produktuen alde apostu egitea bai haragi eta baita arrainkiekin ere.
“Otordu on bat, azkenburuetara gozatzeko gogoz iristen zaren otordua da”  Gorka Txapartegi. Azkenik, eta ez garrantzi gutxikoa, gure jatetxeak bertan afaltzen gelditzeko aukera eta gomendioa ematen du. Jai giroarekin jarraitzeko modu egokia da eta jendeari egunaz gozatzen jarraitzeko aukera ematen dio .
Ezkontzetako gure afariak buffet eran oinarritzen dira; beste gauzen artean: ogitarteko eginberriak, pizzak, sushia, galeper iztertxoak, tenpurak e.a. eskeintzen ditugu, gozoak ahaztu gabe. Aurkezpena zutik izaten da eta giro informalean ezkontzako erritmoa hautsi ez dadin.

019-020

 

error: Content is protected !!